Oarsoarrak

Albisteak

‘Euskaraz barra-barra’ marka berria bezeroek euskaraz egitea errazteko

2022-09-08

Irailetik Euskaraldia hasi bitartean, establezimenduetan jarriko den marka edo bereizgarria probatuko dute Lezon, Oiartzunen eta Pasaian.

Zabalik da Kuadrillategin izena emateko epea

2022-09-02

Ikasturte honetan ere eskualdeko lau herrietan, Lezon, Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian, gauzatuko da Kuadrillategi egitasmoa, eta ikasmaila hauetako gazteek eman ahal izango dute izena: Lezon, Errenterian eta Pasaian; DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4ko gazteek. Oiartzunen, berriz, DBH-1 eta DBH-2ko gazteek. Lezon eta Pasaian Batxilergoko gazteentzako Faktoria izeneko saioak ere eskainiko dira, orain arte bezala. Izena emateko epea irailaren 23ra artekoa izango da Lezon, Oiartzunen eta Pasaian eta 30era artekoa Errenterian.

ONGI ETORRI EUSKARARA!

2022-09-01

Beste herrialde batzuetatik Oarsoaldera bizitzera etorritako herritar berriak euskarara gerturatzeko eta ongi etorriak senti daitezen, sentiberatzeko kanpaina abiatu dute eskualdeko udalek beste urte batez.

Errenta aitorpena euskaraz egiteagatik otordu goxo-goxoa

2022-07-14

2021. urteari zegokion errenta aitorpena euskaraz egin eta eskualdeko udalek antolaturiko zozketan parte hartu duten zergadunen artean zozketa egin da dagoeneko.

Euskararen paparazziek badute saria

2022-06-22

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolaturiko Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren laugarren edizioko irabazleak jakinarazi ditu epaimahaiak.

Oarsoaldeko eskola kiroleko mugikortasunaren sari-emate ekitaldia

2022-06-20

Eskola Kirolean, kirola, heziketa eta osasuna oso eduki garrantzitsuak dira. Hiru eduki horiek lotu nahian, duela urte batzuk Oarsoaldeko eskola kirolaren parte diren eragileek, haurrek larunbatetako jardueretara joateko erabiltzen zuten garraio moduan jarri zuten arreta.

Errenta aitorpena euskaraz egiteak saria izan dezake!

2022-05-25

Bi lagunentzako otordu bana zozkatuko dute Oarsoaldeko herri bakoitzean errenta aitorpena euskaraz egiten duten zergadunen artean.

Egin argazkia euskarari eta saria irabazi

2022-05-10

Euskararen Paparazziak argazki lehiaketaren laugarren edizioa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. 2016an hasitako bideari jarraituz, argazkigintza merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lotzen duen lehiaketa martxan da berriz ere Oarsoaldean.

HARREMANETARAKO

© Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamut eraikina 2. solairua
20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
T.: 943 494 129 / F.: 943 491 894
Lege oharra | Irisgarritasuna | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

AZKEN TXIOAK

© 2020 Oarsoaldea Garapen Agentzia · Garapena eta diseinua: iametza
  • udalak